Hitzarorekin Arriarango urtegira
Maiatzaren 30ean urtegia eta araztegia bisitatuko dituzte. Izena eman behar da.

Ordiziako Hitzaro euskara elkarteak maiatzaren 30ean egingo du hurrengo irteera, Arriarango urtegi eta araztegira. Autobusa Garagartza plazatik irtengo da 09:20ean. Izen-ematea maiatzaren 22an bukatuko da.
Mintzalagunentzat, AEK euskaltegiko ikasleentzat edo Hitzaroko bazkideentzat dohainik da. Gainerakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte.