Aratz Elortza ordiziarrak GRABNI lehiaketako txapela lortu du
Gipuzkoako 22 urtez azpiko taldean jokatu du ordiziarrak. Nafarroaren aurka irabazi du finala 40-35 Iñaki Lopez de Munain andoaindarrarekin.

Oiangu Pilota Elkarteko Aratz Elortza ordiziarrak txapela jantzi du GRABNI lehiaketan. Gipuzkoako 22 urtez azpiko taldean jokatu du ordiziarrak, eta finalean Nafarroaren aurka jokatu dute. Elortza atzelari lanetan aritu da, eta Iñaki Lopez de Munain andoaindarra aurrelari. Partida lehiatua eta estua joan da, nafarrak tanto gutxi batzuk aurretik zirelarik partidaren erdira arte. Baina Iker Aramendia nafarra lesionatu egin da eta horrek berdintasunean desoreka eragin du. 40 eta 35 nagusitu dira azkenean gipuzkoarrak.