[ARGAZKIAK ETA BIDEOA] Zazpi taldek parte hartu dute desafioan: Gabiriak, Beasainek, Olaberriak, Lazkaomendiko gazteek, Segurak, Lazkaomendiko beteranoek eta Urretxu-Zumarragak.
Bigarren saria Aratz Zumalde zaldibiarrak jaso du, eta hirugarrena Gorka Alberdik. Mamia egiteko tailerra ere egon da.
[ARGAZKIAK ETA BIDEOA] Sustraiak taldeak ezpata dantza berezia eskaini du Euskal Herria plazan, taldearen 50. urteurrenean. Noizbait taldeko partaide izan eta ezpata dantza dantzatzerik izan ez zutenek parte hartu dute, denak emakumeak, 34 guztira. Olaria saria Txillidarekin lan egin zuten legazpiarrentzat izan da.
Ordizia Rugby Elkarteak Federico Gallok ez zuela jarraituko iragarri ondoren, gaur jakinarazi du Suso Romero dela entrenatzaile berria. "Berrikuntza aro bati ekingo" diola esan du klubak.
Txirrindulariek ez dute Altzo igoko, eta horren ordez, itzuli guztietan Gaintzara igoko dira.
Gipuzkoako 22 urtez azpiko taldean jokatu du ordiziarrak. Nafarroaren aurka irabazi du finala 40-35 Iñaki Lopez de Munain andoaindarrarekin.