Ordiziako Klasikoan ibilbide aldaketa bat iragarri dute
Txirrindulariek ez dute Altzo igoko, eta horren ordez, itzuli guztietan Gaintzara igoko dira.

Ordiziako Klasikoaren Antolakuntzak jakinarazi du aurtengo edizioan, 102. Ordiziako Klasikoan, ibilbide aldaketa bat egingo dutela. Bost itzuliak berdinak izango dira, Abaltzisketako igoera tradizionalarekin, baina jaitsieraren erdian, Zaldibiarako bidean, Gaintzara igoko dira txirrindulariak itzuli guztietan. Ez dute Altzo igoko.
102. edizioa izango du aurten Ordiziako probak, ohi bezala uztailaren 25ean, Santa Ana jaietan. Zalantza askoren ondoren, egingo da, Rural Kutxak babestuko baitu urte batzuetarako. Iaz, UAE taldeko Jan Christen suitzarra izan zen garaile.