Argazkigintza ikastaroa emango du Ikatzak
Izena emateko epea irekita dago hilaren 15era arte. Gorka Gomez eta Mikel Bravo izango dira irakasleak.

Ikatza elkarteak oinarrizko argazkigintza erakusteko ikastaroa emango du maiatzeko azken bi asteetan, eta izenak emateko epea irekita dago hilaren 15era arte. Ikastaroa hilaren 16tik 30era bitartean izango da, eta saioak astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dira, 19:00etatik 20:00etara, elkarteak Kultur Etxean duen egoitza. Eguraldi ona egiten duenetan kalean ere egingo dituzte saioak.
Ikastaroaren kostua 50 eurokoa izango da. Plaza mugatuak daude, eta hamabi ikasle onartuko dituzte bakarrik. Izena emateko hurrenkerari jarraituko diote ikasleak onartzeko. Gutxieneko adina 16 urte da. Reflex kamera eramatea gomendatzen dute.
Gorka Gomez eta Mikel Bravo
Ikatzaren ikastaro hau elkarteko kide diren Gorka Gomez eta Mikel Bravo dira. Bi argazkilari hauek sari bana irabazi berri dute Irungo argazki elkarteak antolatutako Bidasoako argazki rallyan. Gomezek hirugarren saria irabazi du, eta Bravok argazki sorpresarena.
Argazki rally hau martxoaren amaieran egin zuten, eta Herriz Herri Euskal Herriko Argazki Txapelketaren lehena izan zen. Legazpin Ikatzak antolatzen duen rallya ere txapelketa horretarako puntuagarria izango da, eta irailaren 14an egingo da. Gomezek irabazi zuen iazko edizioa.