Legazpiko Udalak Euskaraldian parte hartzeko gonbita luzatu die herritarrei
Udaletxea Arigunea izango da maiatzaren 15etik 25era. Bertan jaso daitezke Ahobizi eta Belarriprest txapak, bihartik aurrera, baita Kultur Etxean ere.

Legazpiko Udalak Euskaraldia ariketa egingo du eta udaletxea Arigunea izango da maiatzaren 15etik 25era. Aldi berean, legazpiar guztiak eta herriko gainerako entitateak ere animatu egin ditu euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntza ohiturak ariketa erraldoi horretan parte hartzera, Elkar mugituz egingo dugu lemapean.
Euskaraldian, udala bezalako Ariguneenaz gain, Belarriprest eta Ahobizi figurak ere izango dira, norbanakoei zuzenduta, eta bakoitzak bere txapa izango du. Txapa horiek bihartik aurrera jaso ahal izango dira udaletxean 07:30etik 15:00etara eta Kultur Etxean 15:00etik 20:00etara.
Zer da Euskaraldia?
Euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu soziala da Euskaraldia. Mugimenduak herritarren hizkuntza praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitu nahi du, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz, eta 11 eguneko praktika sozial masibo bateratu baten bidez. Parte hartzeko rol bat aukeratu behar da, Ahobizi edo Belarriprest.
Ahobizirekin euskaraz hitz egin daiteke, euskaraz erantzungo duelako beti. Belarriprest, berriz, prest dago hari euskaraz hitz egiteko-
Rol bat edo bestea aukeratuta, izena emateko https://euskaraldia.eus/belarriprest-eta-ahobizi-2025/ webgunean.