Minbiziaren aurkako tratamendua eta ahoaren zainketak hizpide Legazpin
Katxalin elkarteak antolatu duen hitzaldian landuko dute gaia, ostegunean, Kultur Etxean. Maialen Mendinueta ortodontistak emango ditu azalpenak.

Legazpiko Katxalin elkarteak hitzaldia antolatu du minbiziaren aurkako tratamendua edo ‘kimioa’ jasotzen ari den garaian ahoko osasuna nola zaindu behar den azaltzeko. Ostegunean, hilak 8, izango da hitzaldia Kultur Etxean, 18:00etan.
Hizlaria Maialen Mendinueta ortodontista legazpiarra izango da.