Mirandaola eguneko bazkarirako txartelak erosteko azken eguna, bihar
Lekanazpi elkarteak prestatutako haragi paella izango da bazkaltzeko, eta postrea udalak jarriko du. Txartelak 6 euroan daude salgai Gurrutxaga, Karibe Zaharra eta Maiatza tabernetan.

Igandean ospatuko den Mirandaola Eguneko herri bazkarirako tiketak erosteko azken eguna da bihar, asteazkena. Bazkaria Lekanazpi elkarteak prestatuko du, eta haragi paella izango da menuan. Tiketak Gurrutxaga, Karibe Zaharra eta Maiatza tabernetan daude salgai, 6 euroan.
Aurten postrea udalak harriko du, Goxart gozogintza lantegiak egindako gazta tarta edo brownie-a, eta zeliakoentzat aukera ere egongo da.
Urtero bezala norberak ere eraman dezake jatekoa. Mahaiak eta aulkiak udalak jarriko ditu, baita bazkalondoren dena txukun uzteko edukiontziak jarriko ditu bazkaltiarren eskura. Edariak, Mirandaolako tabernatik hartu edo norberak eramateko aukera ere izango du.