Aisa euskara ikastaroa Ordizian, ekainaren 9tik uztailaren 21era
Ordiziako Udalak diruz lagundutako ikastaroa denez, matrikula doakoa da. Izen-ematea maiatzaren 23ra arte dago zabalik.
Ordiziako Goiztiri AEK euskaltegia. Ordiziako Udalaren laguntzaz, oinarrizko euskara Aisa ikastaroa antolatu du Goiztiri AEK euskaltegiak, ekainaren 9tik uztailaren 21era izango da, astelehenetik ostiralera, 10:15etik 12:15era.
Udalak diruz lagundutako ikastaroa denez, matrikula doakoa da. Izen-ematea maiatzaren 23ra arte dago zabalik, Goiztiri AEKren egoitzan, ordizia@aek.eus helbidean edota Whatsappez, 688746638 zenbakira idatzita.













