Goiturrek webgune berria sortu du lau hizkuntzatan
Interneten aldeko «apustu estrategikoa» egin du, sareetan «jarrera proaktiboagoa» hastea erabakita.

Goiturrek azaldu duenez, duela urte batzuk erabaki zuen egungo gizartean «norabide aldaketa bat» egitea, Interneten aldeko «apustu estrategikoa» eginda. Sareetan «jarrera proaktiboagoa» hastea erabakita, itxura aldaketa sakona ekarri duen estrategia aldaketa egin dute, webgune berria sortuta. Aldaketarik sakonena «tripetan edo ikusten ez den eremuan» eman da, egoera eta eskaera berrietara moldatuta, eta webgunea sortzeko eta eraldatzeko erabiltzen diren tresnak berrituta. Lau hizkuntzatan kaleratu dute: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.
«Berritzailea» den proiektua
Azaldu dute webgune berria diseinuaren zein erabilgarritasunaren ikuspegitik «erabat berritzailea» dela, irisgarritasuna bermatuta. Helburuetako bat, erabiltzailea webgunearen barruan «ahalik eta denbora gehien» igarotzea da, eta horrela, «ahalik eta informazio gehiago» eskuratzea. Hala, azkenaldian martxan jarri dituzten produktu turistikoak eta hauek promozionatzeko estrategiak biltzen dituzte.
Gainera, Goierriko gida digital berria ere garatu dute, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, eta eskualdea egituratzen duten ezaugarri nagusienak barne hartu dituzte.