Legorretan eta Lazkaon dantzari gazteen topaketak
Gaur bi saio izango dira: Lazkaon, 18:30ean, Lazkaoko Oin Arin, Zaldibiako Iztueta eta Ordiziako Amets Bide taldeak eta Legorretan, 19:00etan, herriko Irrintzi Alai, Idiazabalgo Axari eta Anoetako Anitz.

Herriarteko dantzari gazteen topaketen egutegia gaur bukatuko da, saio bikoitzarekin. Batetik, Lazkaon, Lazkao Txiki zelaian, 18:30ean, Lazkaoko Oin Arin, Zaldibiako Iztueta eta Ordiziako Amets Bide taldeekin; eta bestetik, Legorretan, 19:00etan, herriko Irrintzi Alai, Idiazabalgo Axari eta Anoetako Anitz dantza taldeko dantzariekin.