Oianguko Txiringitoa kudeatzeko kontratazio prozesua zabalik
Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean egongo da irekita. Maiatzaren 26rako aurkeztu beharko dira proposamenak.

Ekaina, uztaila, abuztua eta irailean Oianguko Txiringitoa kudeatzeko kontratazio prozesua abiatu du Ordiziako Udalak. Maiatzaren 26ra arteko epea da proposamenak aurkezteko, Ordiziako udaleko webguneko kontratatzailearen profilean, modu telematikoan, edozein unetan.
Udalaren esanetan, Oianguko Txiringitoa kudeatzeko “ez da kanonik ordaindu beharko, emakidunak soilik Oianguko parkean dauden komunak kudeatu eta garbitu beharko ditu. Zerbitzu hori Oianguko parkea erabiliko duten herritar guztien onerako izango da, eta ez da kantinako erabiltzaileentzako soilik ezarriko. Ondorioz, komunen erabilera librea eta doakoa izango da, hau da, kantina erabiltzen ez dutenek ere erabili ahal izango dituzte”.
Zalantzak argitzeko: idazkaritza@ordizia.eus / kontratazioa@ordizia.eus / 943 80 56 36.