Bazkaria antolatu dute Legazpiko Gizarte Zentroaren eraikinaren 50 urteak ospatzeko
Urte luzeetan Jubilatuen Etxea izenarekin ezagututako eraikina 1975eko uztailaren 6an inauguratu zuten. Bazkaria irailaren 7an egingo dute, eta izena emateko epea irekita dago.

Buztintegi jubilatu eta pentsionisten elkarteak bazkaria antolatu du Legazpiko Gizarte Zentroak bete dituen 50 urteak ospatzeko. Bazkaria irailaren 7an izango da, eta irekita dago izena emateko epea, ekainaren 19ra arte. Gizarte Zentroan bertan izango da bazkaria, eta prezioa, 25 euro.
Eraikin hau, urte luzeetan ‘Jubilatuen etxea’ izenarekin ezagutu dena, 1975eko uztailaren 6an inauguratu zuten, eta urte berezko abuztuaren 26an hasi zen funtzionatzen. Buztintegi elkarteak bertan du egoitza, eta bazkaria “aurrekoen omenez eta gaurko bazkideen gozamenerako” antolatu du.