Brinkola eta Telleriarteko eskoletako maisuen etxea salgai dago
Enkantera atera du Legazpiko Udalak, eta ekainaren 9ra arte egin daitezke proposamenak.

Legazpiko Udalak enkantera atera du Brinkola-Telleriarteko eskoletako maisuen etxe zaharra. Eraikina udalaren jabetzakoa da, eta bi auzoetako eskolen ondoan dago. Lau etxebizitza eta beste lau trasteleku ditu, hiru solairutan banatuta, eta lursail txiki bat ere bai, inguruan.
Ekainaren 9ra arteko epea dago proposamenak egiteko. Lizitazioaren prezioa 63.427,38 euroan finkatu du udalak, eta proposamenak aurkeztu nahi dituztenek 3.171 euroko bermea ezarri beharko dute. Interesatuek ezin izango dute eraikina bisitatu, egoera txarrean dagoelako. Enkanteari eta etxeari buruzko informazio gehiago legazpi.eus webgunean dago.
Eraikinaren ezaugarriak
Maisuen etxe zahar hau 1956. urtean eraikita dago, eta guztira 664,61 metro koadro ditu, hiru solairutan banatuta. Erdisotoko solairuak 238,88 metro koadro ditu, behe solairuak beste 238,88 metro koadro, eta lehen solairuak, 109,45 metro koadro. Eraikinak 235,70 metro koadroko planta edo azalera du, eta lursailak, guztira, 664,61 metro koadro.
Eraikin soltea da, eta Brinkolara doan errepide ondoan dago.
Maisuen etxea
Eskoletako maisuentzat izateaz gain, kanpotik Patrizio Etxeberriaren lantegira lanera etorritako familien behin-behineko etxebizitza ere izan zen eraikin hau, baita legazpiarrak artatzeko ere larrialdi egoeratan. Lenbur Fundazioak ere erabili zuen tarte batean, biltegi gisa.
Azken biztanle finkoak Segurajauregi-Mugarza familiako kideak izan ziren