Jon Andoni Martinen argazki erakusketak Katilun eta Joan Kruzen
Argazkilari azkoitiarrak kolodioi hezearen teknika erabilita egindako lanak ditu ikusgai tabernan eta ile apaindegian. Lan horietako batzuk apirilaren amaieran egin zituen Legazpin, kalean, jendaurrean.
Jon Andoni Martin eta Gorka Salmeron Katilu tabernan, kolodioi hezearen teknikarekin egindako erretratu baten aurrean. Erakusketa bikoitza du ikusgai Legazpin Jon Andoni Martin argazkilari legazpiarrak, Katilu tabernan eta Joan Kruz ile apaindegian banatuta. Kolodioi hezearen teknika zaharra erabiliz egindako argazkia ditu ikusgai, erretratuak.
Erretratu horietako batzuk Legazpin egin dituen apirilaren amaieran, kalean, jendaurrean, Gorka Salmeron argazkilari legazpiarra lagun zuela.
Bi erakusketak maiatza eta ekainean zehar egongo dira ikusgai.













