‘The mountain family’ liburuaren aurkezpena Anduetzan
Mendizale familiako kideetako batzuk: zutik, Juanjo Carmona,Jesus Mari Segurajauregi, Aitor Casado, Sara Carte eta Jesus Martinez Sanchez Dehesa Unai semearekin, eta makurtuta, Maribel Armendariz eta liburuaren egilea, Txusma Perez Azazeta.Tere Madinabeitia Txusma Perez Azazeta legazpiarrak The mountain family liburua aurkeztuko du ostegunean 18:00etan Zegamako Anduetza parketxean. Perez Azazeta mendizalea eta mendi gidetako idazlea da eta gaurko aurkezpenean Goio Larrañaga eta Ramon Malkorra izango ditu lagun. Martxoaren 20an egin zuen liburuaren aurkezpena Perez Azazetak Legazpin.












