Mendia

Mendizale familiaz inguratuta aurkeztu du bere azken lana Txusma Perez Azazetak

Antton Burcio omentzeko liburuaren aurkezpenak haren lagun mendizale ugari eta senitartekoak elkartu ditu Latxartegi aretoan.

Mendizale familiako kideetako batzuk: zutik, Juanjo Carmona,Jesus Mari Segurajauregi, Aitor Casado, Sara Carte eta Jesus Martinez Sanchez Dehesa Unai semearekin, eta makurtuta, Maribel Armendariz eta liburuaren egilea, Txusma Perez Azazeta.Tere Madinabeitia

Antton Burcio lagun mina gogoratzeko, harekin osatu zuen mendizaleen familiari eskainitako liburua aurkeztu zuen atzo iluntzean Txusma Perez Azazetak Legazpin, Latxartegi aretoan egindako ekitaldi batean. Aurkezpenean, Burcioren senitartekoak, familia horretako kide ugari eta mendizale gehiago elkartu ziren.

Liburuak bertan saldu zituzten Apatxo liburu dendako Mailo eta Marijo Pinillosek, eta Perez Azazetak aleak sinatu zituen.

The mountain family du izenburua liburuak, eta Apatxon dago salgai, 16 euroan.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa