Euskaraldiaren azken txanpa
'Ez dok hiru akustikoa' antzezlana izango da Beasainen.Guillermo Casas Igandean bukatuko da Euskaraldia, eta hori girotzeko hainbat jarduera eta kultur ekitaldi antolatu dituzte Goierriko herri batzuetan. Antzezlanak –irudikoa, Ez dok hiru akustikoa Beasainen–, bakarrizketa saioak, dantza saio herrikoiak, ikuskizunak, bertso saioak… Agenda atalean ikus daitezke ekitaldi guztiak.












