2025/5/23

Zegama-Aizkorri 2025

SAILKAPENA. Naiara Irigoien eta Iu Net garaile Kilometro Bertikalean

Burlatako mendi lasterkariak hirugarren urtez jarraian irabazi du, eta azken bi urteetan bigarren sailkatu den kataluniarra lehen aldiz nagusitu da. Aurreneko goierritarrak Amaia Insausti eta Beñat Katarain izan dira. 193 gizonezko eta 54 emakumezko lehiatu dira Zegama-Aizkorri XI. Kilometro Bertikalean. Albistean, sailkapenak.

Iñaki Gurrutxaga
Zegama-Aizkorri 2025

JUNIOR TRAILA. 88 korrikalari gazte igandeko XIV. Junior Trailean

Horietatik 35 euskal herritarrak dira, 19 gipuzkoarrak, hamabi goierritarrak. Biel Sagues iazko irabazleak 1 zenbakidun dortsala jantziko du. %2,5 igo da nesken parte hartzea.

Laida Goiburu
Mugikortasuna

Legazpiraino iritsiko dira Goierri-Donostia lineako hainbat autobus

Astelehenetik aurrera, goizeko lehenengo bi autobusak eta iluntzeko bi azkenak Legazpin hasi eta amaituko dira. Urritik aurrera maiztasun handiagoa izango du zerbitzuak.      

Pantaila akustikoen lanengatik, Ordiziako sarrera itxita

Gaur gauetik (22:00etatik) bihar goizera arte (06:00etara), itxita egongo da Ordizian N-Ieko Gasteiz noranzkoko sarrera-bideadarra.

Zegama-Aizkorri 2025
MALEN OSA. Mendi korrikalaria

ELKARRIZKETA. «Zegaman gertatzen dena ez da munduan beste inon gertatzen»

Zegama-Aizkorri maratoian izango da iaz bigarren egin zuen Malen Osa mendi lasterkaria (Oñati, 2002). Esperientzia errepikatzeko eta denbora hobetzeko helburuak ditu.

Ariane Vierbücher
Zegama-Aizkorri 2025

BOLUNTARIOAK. Boluntario denak prest

Ezinezkoa litzateke Zegama-Aizkorri boluntario sarerik gabe. Zegamako eta Goierriko jendeaz gain, Euskal Herriko beste txoko batzuetako zein Euskal Herritik kanpoko jendeak hartzen du parte boluntarioen sarean.

Laida Goiburu
Zegama-Aizkorri 2025

BIDEOA. Zegama maratoiaren asteburuaren atarian

Azken prestaketa lanak egiten ari dira gaur goiz-eguerdian Zegaman, igandeko 24. Zegama-Aizkorri mendi maratoirako dena pronto izateko. Mendi korrikalarien festa, hala ere, gaur arratsaldean hasiko da, XI. Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikalarekin.

Iñaki Gurrutxaga
Azintzio jaiak

Legorretako jaietako egitaraua prest

Maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean izango dira. Jaien hasierako pregoia Legoreggae elkarteko kideek egingo dute.

Euskaraldia 2025
Saskibaloia

Saskibaloia protagonista izango da Antzizarren, asteburuan

Larunbatean, Euskadiko 3x3 Txapelketa jokatuko da, eta igandean, teknifikazio saioak izango dira.

Laubidetik egin du txangoa Legaztipi-Tapak aste honetan

Ehundik gora lagun elkartu ziren atzo goizean, Nagusilaneko boluntarioek eta bestelako laguntzaileek babestuta.

Igerilekuko abonuak ateratzeko epea, astelehenetik aurrera

Maiatzaren 26tik 29ra bitarte atera behar dira, igerilekura joanda: maiatzaren 26an, astelehena, 11:30etik 14:00etara; maiatzaren 27an, asteartea, 15:00etatik 18:00etara; edota maiatzaren 29an, osteguna, 17:00etatik 19:00etara.

Izaro Villarreal
Euskaraldia 2025

Euskaraldiaren amaierako ekitaldia, Legorretan

Igandean, 13:30ean da plazan. Testua irakurketa egingo dute hainbat eragilek: Guraso Elkartea, Batukada, Gazte Asanblada,  Elegunea,  Legoreggae,   Aldapa Haundi,  Irrintzi Alai,  Elekun abesbatza, Jubilatuen Elkartea eta  Pikuk.

KULTUR AGENDA

Asteburuan Goierrin zer?

Euskaraldiari bukaera emateko ekitaldiak –antzezlanak, bertso saioak, kontzertuak...–, Aramako Garagardo azoka, Idiazabalgo aire zabaleko pintura lehiaketa, dantzari txikiak Ordizian eta Beasainen, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa