Igerilekuko abonuak ateratzeko epea, astelehenetik aurrera
Maiatzaren 26tik 29ra bitarte atera behar dira, igerilekura joanda: maiatzaren 26an, astelehena, 11:30etik 14:00etara; maiatzaren 27an, asteartea, 15:00etatik 18:00etara; edota maiatzaren 29an, osteguna, 17:00etatik 19:00etara.

Ohi bezala, udan Olaberriko igerilekuan abonuak egiteko aukera egongo da, eta datorren astetik aurrera zabalduko du udalak horretarako epea. Ekainaren 14an irekiko dute igerilekua eta irailaren 7ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara bitartean.
Kuota desberdinak daude, nahi eta beharren arabera aukera daitezkeenak: banakako bonoak daude, helduena (15 urtetik aurrera) zein haurrena (3-14 urte bitarte), 46,20 euroan lehena eta 25 euroan bigarrena; familiarra ere eskura daiteke 80,30 euroan; eta helduen eguneko hamar sarrera ere lortu daitezke 40 euroan. Horretaz gain, baina, eguneko bono soilak ere badaude: helduena 6 euroan eta haurrena 3 euroan. 0-2 urte bitarteko haurrek, berriz, doako sarrera izango dute.
Maiatzak 26-29
Abonuak egiteko interesa dutenek, hortaz, maiatzaren 26tik 29ra bitarte igerilekura joan behar dute ateratzera: maiatzaren 26an, astelehena, 11:30etik 14:00etara; maiatzaren 27an, asteartea, 15:00etatik 18:00etara; edota maiatzaren 29an, osteguna, 17:00etatik 19:00etara.
Horretarako ezinbestekoa izango da argazkia eta familia liburua eramatea (abonu familiarraren kasuan) eta izen emate orria beteta entregatzea, nahiz eta bertan betetzeko aukera ere egongo den (txantiloia udaleko web orrian dago eskuragarri). Bertaratzeko deia luzatu diete herritarrei.