SAILKAPENA. Naiara Irigoien eta Iu Net garaile Kilometro Bertikalean
Burlatako mendi lasterkariak hirugarren urtez jarraian irabazi du, eta azken bi urteetan bigarren sailkatu den kataluniarra lehen aldiz nagusitu da. Aurreneko goierritarrak Amaia Insausti eta Beñat Katarain izan dira. 193 gizonezko eta 54 emakumezko lehiatu dira Zegama-Aizkorri XI. Kilometro Bertikalean. Albistean, sailkapenak.

Naiara Irigoien mendi korrikalari burlatarrak hirugarren txapela lotu du Zegama-Aizkorri XI. Kilometro Bertikalean. Nafarrak iaz baino hamar segundo gehiago (44:13) behar izan ditu Arriaunditik (505 m.) Iraulerako (1.520 m.) igoera egiteko –hiru kilometroan 1.015 metroko desnibela–. Bigarren Anita Iversen norvegiarra sailkatu da (46:20) eta hirugarren Silvia Lara espainiarra (46:42). Lehen goierritarra Idiazabalen bizi den Amaia Insausti olaberritarra izan da –20. postuan, 54:13–. 54 emakumezkok hartu dute parte.
Gizonezkoetan Iu Net Puig kataluniarrak aurreko bi urteetako arantza ateratzea lortu du. Birritan bigarren sailkatuta, aurten azkarrena izan da 35.42ko denborarekin. 23 urtez azpikao kategoria jarri dute aurten, eta Net-ek bera izan da irabazlea. Bigarren postua beste kataluniar batek eskuratu du, Lluis Puigvertek (36:07), eta hirugarrena Antzuolako Ibai Larrearentzat izan da (36:45). Lehen goierritarra Beñat Katarain zegamarra izan da –23. postuan, 40:55–. 193 gizonezkok hartu dute parte.

Iu Net Puig kataluniarra, gaurko bertikalean.Igor Quijano
SAILKAPENAK. XI. ZEGAMA-AIZKORRI KILOMETRO BERTIKALA
Emakumezkoak
- 1. Naiara Irigoien (Burlata, Euskal Herria)……………….. 44:13
- 2. Anita Iversen (Alversund, Norvegia)…………………….. 46:20
- 3. Silvia Lara (Alcala la Real, Espainia)……………………. 46:42
Goierritarrak
- 20. Amaia Insausti (Olaberria-Idiazabal)…………………… 54:13
- 29. Edurne Arakistain (Legorreta)…………………………….. 58:17
Gizonezkoak
- 1. Iu Net Puig (San Esteve de Palautordera, Katalunia)… 35:42
- 2. Lluis Puigvert (Girona, Katalunia)………………………….. 36:07
- 3. Ibai Larrea (Antzuola, Euskal Herria)…………………….. 36:45
Goierritarrak
- 23. Beñat Katarain (Zegama)…………………………………….. 40:55
- 28. Aner Arozena (Zumarraga)………………………………….. 41:41
- 35. Josu Urrestarazu (Idiazabal)………………………………… 42:39
23 urtez azpikoak
- 1. Iu Net Puig (San Esteve de Palautordera, Katalunia)… 35:42
- 1. Gabriela Lasalle (Espluges de Llobregat, Katalunia)…. 48:31