Carlos Espiga bilbotarrak irabazi du Aire zabaleko 5. pintura lehiaketa
Helduen kategorian, Iñaki Zabaletarentzat izan da lehen herritarren saria 'Bere Naia' lanagatik.

Larunbat honetan jokatu da Idiazabalen Aire zabaleko 5. pintura lehiaketa. Helduen mailan, Carlos Espiga Alonso bilbotarraren Idiazabal lana izan da, epaimahaiaren iritziz, aurtengo onena. Beasaingo Iban Aranburu Elustondorentzat izan da bigarren saria Gurutzetako ermita lanarekin eta hirugarren egin du Portugaleteko Jose Luis Lopez Perezek Ruina entre verdes-ekin.
Idiazabaldarren artean, Iñaki Zabaletarentzat izan da lehen herritarraren saria, Bere Naia margoarekin. Bi aipamen berezi ere egin ditu epaimahaiak, Esther Gutierrez Cifriani (Kantabria) Antiguo ayutamiento lanagatik eta Benigno Rodriguez Sanchezi (Gijon, Asturias) —izenbururik gabeko lana aurkeztu zuen azken honek—.
Helduen lehiaketa goizean zehar egin zuten eta guztira 16 lagunek hartu zuten parte. Haurrena arratsaldera aldatu zuten azken unean. Bi mailatan banatuta lehiatu ziren eta hauek izan dira lanik onenak epaimahaiaren iritziz:
B kategorian:
- 1. Elorri Ruiz Munduate
- 2. Zuhara Otamendi Mugika
- 3. Carla Hernandez Alonso
D kategorian:
- 1. Ainhoa Albisu Alustiza
- 2. Aiala Aranburu Lasarte
- 3. Maelie Maze Zaldua
Gaur hasi eta ekainaren 8ra bitartean, lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin antolatutako erakusketa zabalik egongo da gerturatu nahi duen ororentzat.
Argazkiak: Idiazabalgo Udala