Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 24. edizioa eman du berea, eta beste behin irudi ikusgarriak utzi ditu. Albistean dituzue ikusgai irteeran, Otsaurten, Aratzen, Sancti Spiritun eta helmugan ateratako argazkiekin osatuta irudi bilduma. Bukaera, laburpen bideoa.
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak diru bilketa egin zuen maiatzaren 21ean Ordizian, Minbiziaren Aurkako diru bilketa egunean.
Legorretarrak irabazi du Tabakalerak eta EITB euskarazko soinu fikzioa sustatzea helburua duen Audiogile Berriak egitasmoa, 'Zure Ilunetan' proiektuarekin.
Legazpiarrak arku konposatuaren modalitatean irabazi zuen txapela, Legazpiko Kimu-berri aterpearen inguruan larunbat goizean jokatutako txapelketan. Arku tradizionalean Mikel Arantzabalek irabazi zuen,
Helduen kategorian, Iñaki Zabaletarentzat izan da lehen herritarren saria 'Bere Naia' lanagatik.
Sara Escudero, Araitz Berasategi, June Osinalde, Nora Escudero eta Nora Lafuente dira Errenteriako finalera iritsi ziren legazpiarrak, lauak Sustraiak dantza taldeko kideak. Finala larunbatean jokatu zen, eta Lezoko Hugo Harok eta Lur Lacasta irabazi zuten A eta B sailetan hurrenez hurren.
Lorea Agirrek azkeneko Korrikaren amaierarako idatzitako testua irakurri dute Guraso Elkarteak, Batukadak, Gazte Asanbladak, Eleguneak, Legoreggaek, Aldapa Haundik, Irrintzi Alaik, Elekun abesbatzak, Jubilatuen Elkarteak eta Pikuk.
Laugarren egin du iraupen proban, podiumetik 30 segundo eskasera, eta seigarrena sailkatu da erlojupekoan. Guillermo Prieto olaberritarra bosgarrena geratu da iraupenekoan, Zabaloren atzetik.
Sandan eta Taoluetan 16 domina lortu dituzte Lorea taldeko sei partaideek.
Udal ordezkariak 18:00etan elkartuko dira auzotarrekin, Saloian.