Kataluniako Irekian maila bikaina erakutsi dute Loreako partaideek
Sandan eta Taoluetan 16 domina lortu dituzte Lorea taldeko sei partaideek.

Beasaingo I.W.K.F.C.D. Loreako talde partaide talde bat, Torderan (Girona) jokatu den VI. Kataluniako Irekian parte hartu zuten larunbatean, Torderako I.W.K. (wushu institutuak) eta K.T.COMBAT erakundeek antolatutaa. Sandan eta Taolun (formak) parte hartu zuten, Beasaingo partaideen maila altua berretsiz, beste behin ere. Izan ere, emaitza “bikainak” lortu zituzten, “nahiz eta urduritasun eta lehia handia izan zen”, Maria Izquierdo taldearen arduradunak nabarmendu duenez.
Azpimarra berezia, Sandan, Sara EL Messioui-ri. Oso lan tekniko eta definitua eginez borrokatu zuen, -70Kg pisuko txapeldun geratuz.
Bestalde, formetan kategoria eta modalitate guztietan lortu lortu zituzten beasaindarrek emaitza onak:
Haurren mailan, Sahatsa San Roman Izquierdok 3 zilarrezko domina eta Eneko San Roman Izquierdok 4 urrezko domina lortu zituzten. Junior mailan, Sara El Messioui-k 2 brontzezko domina lortu zituen. Eta senior mailan, Markel Coco Vazquez-ek 2 brontzezko domina, Irati Huerta Sanguinok 2 urrezko domina eta Maria Izquierdo Burgosek 2 urrezko domina lortu zituzten. Aipatu ere, iaz bezala, taldekako titulua ere lortu zutela Loreakoek, Taoluen modalitatean.
Hurrengoa, Andaluzian
Kataluniar lurretan lehiatu ondoren, Andaluzia aldean izango dute hurrengo hitzordua, ekainaren 28an. C.E.W.K.F.-ko Txapelketa Nazionala jokatuko da bertan.
Ondoren, uztailaren 5ean, Beasainen, Sanda eta Semi-Sanda Txapelketa Nazionala jokatuko da, kategoria guztietan, I.W.K.F. eta E.L.A.W.K.D. erakundeek antolatuta.
Uztailaren 12an, berriz, Taolu Txapelketa Nazionala (formak) izango dute Gasteizen, I.W.K.F. eta E.L.A.W.K.D. erakundeek antolatuta.