Ganadu feriako argazki lehiaketako irabazleek jaso dituzte sariak
Ikatza argazkilari elkarteak antolatuta, maiatzaren 2an egin zen lehen aldiz, Santikutz jaien barruan. Aurkeztutako lanak ikusgai daude Gizarte Zentroan.

Ganadu Feriako lehen argazki lehiaketako irabazleek joan den ostiralean jaso zituzten sariak Gizarte Zentroan egindako ekitaldi batean. Lehiaketara aurkeztutako lanekin osatutako erakusketa ere inauguratu zuten ekitaldi berean, eta astelehentik ostiralera 09.00etatik 20:30era eta asteburuetan 17:00etatik 20:30era egongo da ikusgai datozen asteetan.
Lehiaketan bi kategoria berezi zituzten, eta orokorrean Iker Gutierrezek irabazi du lehen saria, eta Mikel Bravok bigarrena. Gazteen kategorian, berriz, Arian Gutierrez izan da irabazlea, eta Leire Anduaga bigarrena. Herrik saria Gurutze Langarikak jaso du, eta argazkilari honena izango da baita ere ganadu feriako kartelerako irudia. Eric Galvez alkateak eta Edurne Matias landa eremuko zinegotziak eman zizkieten sariak, tartean Ander Ibargurenen Lakiola baserriko haragi lote bat.