Gure Eskuren Bilboko ekitaldira joateko autobusak Goierritik
Ekainaren 7an 'Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki' lelopean egun osoko mobilizazioa antolatu du Gure Esku plataformak. Asteburuan argazki jendetsuak atera dituzte.

Gure Esku plataformak ekainaren 7an ‘Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki’ lelopean egun osoko mobilizazioa antolatu du eta Bilbora joateko Goierriko hainbat herritan autobusak antolatu dituzte. Izena emateko aukera dago ondoren herri eta tokietan:
- Ataunen: Errotaundi okindegian, Troskaeta, Martintxo, Urbieta eta Sutegi tabernetan.
-
Egun osoko egitaraua antolatu du Gure Eskuk ekainaren 7an Bilbon.
- Beasainen: Arrano Tabernan.
- Idiazabalen: Batzokian.
- Lazkaon: Herriko eta Malantza tabernetan.
- Legazpin: Karibe zaharra tabernan eta Aitxuri jatetxean.
- Legorretan: Ostiralero herriko plazan, 17:00etatik 20:00etara bitartean.
- Ordizian: Herriko tabernan eta Goierriko Baratzan.
- Seguran: Herriko lau tabernetan eta Beheko okindegian.
- Urretxun: Osaba, Berit eta Ederrena frontoiko tabernetan.
- Zaldibian: Ostiralean plazan, eta ondoren plazako hiru tabernetan.
- Zerainen: Mandio tabernan eta Ostatun.
- Zumarragan: Huts eta Amalur elkarteetan.
- Telefonoz: 688 607 296.
Bi autobus aukera daude: bat egun osorako 10:00etan aterata eta itzulera 20:00etan; eta bestea 15:00etan aterata eta 20:00etan itzuli. Prezioak ondorengoak dira: helduak 12 euro eta haurrak (12 urtera arte), 6 euro.