Legazpiko udako marrazketa ikastarorako izen-ematea amaitzear
Arkatza elkarteak antolatuta, ekainaren 23tik uztailaren 18ra izango da. Ostirala da izena emateko azken eguna.

Ostiralean, hilak 30, amaituko da Arkatza elkarteak antolatutako udako marrazketa ikastarorako izena emateko epea. Kultur Etxean eman behar da izena.
Ekainaren 23tik uztailaren 18ra emango dute ikastaroa, astelehenetik ostiralera, 10:30eitk 12:30era, Kultur Etxeko geletan. Parte hartzeko guutxieneko adina 6 urtekoa da, eta prezioa 50 eurokoa da; lehen egunean bertan ordaindu beharko da. Ikastaroan 24 plaza daude bakarrik.