Maialen Lujanbio Txillida Lantokian igandean, 'RR_6 eRRe(AH)ala' ikuskizunarekin
Sarrera doan izango da. Legazpiko Bertso Olariak bertso eskolaren 20. urteurrenean kokatzen da emanaldia.

Legazpiko Bertso Olariak bertso eskolaren 20. urteurreneko ospakizunen baitan, igande honetan, ekainak 1, Maialen Lujanbio bertsolaria Txillida Lantokian izango da 18:00etatik aurrera, RR_6 eRRe(AH)ala lanarekin. Sarrera doan izango da.
Hitzen performancea da RR_6 eRRe(AH)ala. Hitz esanak eta kantatuak, ahozkoak eta idatziak, ikustekoak eta entzutekoak. Emanaldi horrek lengoaia du lehengaia, eta garaiko gaiez jardungo du Lujanbiok hori erabilita.