Ordizia Rugby Elkartearen oharra jokalarien kontratazioaren inguruan
Hainbat komunikabidek Ordizia Rugby Elkartearen inguruan argitaratu duen albisteari buruzko argibideak eman nahi izan ditu errugbi taldeak.

Gipuzkoako bi egunkarik Ordizia Rugby Elkartearen inguruan argitaratu duen albisteari buruzko argibideak eman nahi izan ditu errugbi taldeak.
Honela dio hitzez hitz:
“Ordizia Rugby Elkarteak urteroko moduan datorren denboraldirako taldea osatze lanetan ari da. Denok dakizuen moduan Ampo Ordizian jokalari amaterrak zein profesionalak uztartzen ditugu. Jokalari profesionalen kasuan beste modu batean ezin izan litekeen moduan, kontratu profesionalak egiten zaizkie, baina guri dagokigun kirolean, errugbian, kontratu hauek lan kontratu estandarrak izan behar dira. Hau honela izanda, atzerriko jokalari (langile) bat ekarri ahal izateko lehendabizi gure merkatuan behar degun profila duen beste “langilerik” ez dagoela ziurtatu behar diogu administrazioari eta horretarako Lanbiden lan eskeintza argitaratu beharrean aurkitzen gara.
Hau dena argituta, oraintxe bertan argitaratu berri dugun Lanbideko lan eskeintza horrexegatik egin dugu, barne merkatuan nahi dugun beste jokalari-langilerik topatu ez dugunez, atzerritik ekarri ahal izateko lege baldintzak betetzeko. Harritzekoa da langileen kontratazio araudia betetzeko egindako ekintza batek atentzioa sortzea, ohikoa izan beharko lukeenean. Ez da besterik”.