Ordizian bihar Haurrugby txapelketa, hamabi talderekin
Bihar, 10:00etatik aurrera, infantil mailako (2011-2012an jaiotakoak) hamabi talde lehiatuko dira Altamiran.

XIX. Nazioarteko Haurrugby txapelketa jokatuko da bihar Ordizian. Infantil mailako (2011-2012an jaiotakoak) hamabi taldek hartuko dute parte.
Ordiziarekin batera, Donostiako Bera Bera, Gipuzkoako selekzioa, Lapurdiko Donibane Lohitzuneko Kostaldeak eta Bardoze, Kataluniako Bartzelona, Espainiako Aparejadores Burgos, El Salvador, Leon, Kantabriako Federazioa eta Vrac, eta Frantziako Boucau-Tarnos taldeak lehiatuko dira.
Taldeei harrera egin ondoren, 10:00etan hasiko da txapelketako lehen fasea. 13:00etan bazkaldu, eta 14:00etan azken partidak jokatuko dira. 16:00etan hirugarren denbora eta sari banaketa izango da.