Eguraldi bikaina Santa Barbara ermitako ospakizunean
Segurarrak Santa Barbara ermitan egindako ospakizunean, larunbatean. Pello Agirrezabal Eguraldi bikainarekin egin dute asteburuan segurarrek aurtengo Santa Barbara ermitako ospakizuna. Kortaberri auzoko bizilagunek pattarra eta esnea prest zituzten kaletik joandako ibiltarien egarria asetzeko; 10:30ean mezari hasiera eman zioten gero, eta amaitzeko hamaiketakoa egin zuten.













