Datorren larunbatean, hilaren 7an, dantza, kantua, musika eta antzerkia ardatz dituzten hamabi elkarlan taularatuko dituzte Plaza Nagusian herriko hainbat kultur eragilek. Ekainaren 11n, mendeurrenarekin bat eginez, ekitaldi instituzionala egingo dute.
Amaiur eta June Landa gailendu dira palan, eta Mikel Elustondo eta Iñigo Intxausti izan dira irabazleak esku pilotan. Ikusi bideoa eta argazkiak albistean.
Zulo taldearen aurka jokatu dute finala eta 4-3 izan da emaitza. Ikusi bideoa eta argazkiak albistean.
Gipuzkoako eskola txikien festa egingo dute igandean. Ezkio-Itsasoko herri eskolak antolatuko du aurtengoa. Egun osorako egitaraua eta festa prest dituzte dagoeneko.
Beasainek hiru partidetatik bi irabazi dizkio Azkoitiari Antzizarren, eta Zaldibiak hirurak galdu ditu Hernanin. Herriartekoaren itzulikoak asteburuan jokatuko dira.
Ekainaren 15ean egingo dute aurten erromesaldia. Otsaurtera autobusez joateko izena eman beharko da ekainaren 11rako.
Mari Karmen Garmendia euskararen aldeko lanean aritu izan da. Irakaskuntzan ibili zen, politikan ere bai, eta orain bestelako lan batzuetan ari da. Matia fundazioko presidentea da.
Bosgarren eta seigarren sailkatu dira Sopelan jokatu den Euskadiko txapelketan, kadete mailan.
Eskalatzaile ordiziarrak brontzezko domina eskuratu du 19 urtez azpikoen mailan.
Goierriko Sorginak loteria administrazioan zigilatu da saria.
Judo jolasak egingo ditu larunbatean Hegialdeko jaien barruan, kirol hori ezagutzera emateko, eta Haztegi ikastola atzeko aretoko aterak irekita ditu, probatu nahi dutenentzat. Ikasturte berrian Domingo Agirreko kantxarako talde bat osatu nahi dute.
Altzagarrak 'Er(h)ori' abestia kantatu du mallabiarrarekin batera 'Cerodeenero' biraren agur kontzertuan.
Hodei Otaegi gazte urretxuarrak hartu du. Duela 50 urte Edorta izenarekin taberna ireki zuen Lucas Otaegiren biloba da. Ostiral iluntzean inauguratu zuen, euri zaparrada eta guzti.
Ostiralean izango da, 19:00etan kultur etxean. Haitz eta Eki Iturrioz Sodupe anaiek irabazi zuten ostiralean patata tortilla lehiaketa.