Ianire Aranzabe Izarorekin BECeko oholtzan
Altzagarrak 'Er(h)ori' abestia kantatu du mallabiarrarekin batera 'Cerodeenero' biraren agur kontzertuan.
Esanezin taldeko abeslaria Ianire Aranzabe altzagarrak Izaro Andresek joan den larunbatean BECen egin zuen Cerodeenero bira amaiera emateko kontzertuan parte hartu zuen. Er(h)ori abestia kantatu zuten elkarrekin.