Urola Eskubaloi Klubaren bi taldek Kopa irabazi dute
Asteburuan Urola Eskubaloi Klubaren hiru taldek beraien mailako Kopako finala irabazi dute. Larunbatean, gizonezkoen lehen taldeak, Urola EK Laztimendik, Pizzeria Salento Elgoibar taldeari 27 eta 30 irabazi zion, Elgoibarren bertan. Hala, Itzurun Kopa eskuratu zuen. Eskubaloia utzi behar duen Julen Cabrera taldekidea agurtzeko modu ezin hobea izan zen. Igandean Urola EK Antonio Aranzadik Saieko Oxkarbi Taberna taldeari irabazi zion Donostian, 38 eta 33. Hala, Malkorbe Kopa eskuratu zuen. Emakumezkoen kadete mailako taldeak, Urola EK Eutsik, ezin izan zuen finala irabazi. Cartonajes Arregi Aloña Mendi taldearen aurka galdu zuen.
Bestalde, Irungo Errege Kopa dela eta, Urretxu-Zumarragako gazteenek eskubaloia kalera atera zuten atzo. Nahi izan zuen orok Eskubaloia Plazaratu ekimenaz gozatu ahal izan zuen: Zelai Ariztiko pilotalekuan eskubaloi partidak jokatu ziren.