Zatika-Oxykor taldeko Aimar Ugarteburuk Gipuzkoako erlojupeko txapelketa irabazi du

Atzo, kadete mailako Euskadiko eta Gipuzkoako erlojupeko txapelketak jokatu ziren Bergaran. Zatika-Oxykor taldeko Aimar Ugarteburuk bigarren egin zuen Euskadiko txapelketan eta gipuzkoar onena izan zen. Bestalde, kimu mailako Goifiber taldeko Ion Salaberriak bigarren egin zuen Hondarribiko proban. Gazte mailako Bellota taldeak Gipuzkoako Klasikoan parte hartu du. Oso esperientzia positiboa izan da, atzerriko taldeekin lehiatu baitira.