Rhusbiñarte taldeak irabazi du kuadrillen arteko areto futbol txapelketa
Zulo taldearen aurka jokatu dute finala eta 4-3 izan da emaitza. Ikusi bideoa eta argazkiak albistean.

Kuadrillen eguna ospatzen ari dira Beasaingo Loinatz jaien barruan, eta kirolak protagonismo berezia izan du goizean zehar. Kuadrillen areto futbol txapelketaren finalak jokatu dituzte La Salle ikastetxeko kantxan. Rhusbiñarte taldeak irabazi du aurtengoan kopa preziatua. Zulo taldearen aurka jokatu dute, eta 4-3 izan da emaitza. Josu Urdangarinek jaso du jokalari onenaren saria.
Ikusia bideoa eta argazkiak:













