Damian 'Chueco' Huber, Ordiziaren lehen fitxaketa
2025-2026 denboraldirako lehen fitxaketa iragarri du Ampo Ordiziak. Taldean jarraituko dutenen eta taldea utziko dutenen berri ere eman du.

Ordizia Rugby Elkarteak “ilusioz” iragarri du 2025-2026 denboraldirako lehen fitxaketa: Damian Chueco Huber argentinarra. Sevillako Ciencias taldetik dator Ordiziara Chueco. “Esperientzia zabala du Ohorezko Mailan eta Altamirara dator bere jokoa, konpromisoa eta jakinduria zelaian zein zelaitik kanpo eskaintzera”. 29 urte, 86 kilo eta 1,89 metro ditu Chuecak. Atzeko postuen jokatzen du argentinarrak.
Jarraituko dutenak
Bestalde, hurrengo denboraldian ere Ampo Ordizian jarraituko duten hainbat jokalariren berri eman du OREk: Miqueas Núñez, Matias Jabas, Aitor Lasa, Mikel Perez, Antxon Iriondo, Manu Mora, Telmo Jauregi eta Tulio Sosa.
Taldea utziko dutenak, berriz, Lander Gomez, Bernie Taulealo, Griff Evans, Mateo Arruti, Tomas Pais, Jesse Loewe eta Alvaro Vilchez dira.
Entrenatzaile berria
Entrenatzaile postuan ere aldaketak daude Ordizian: Federico Galloren ordez, Suso Romero ariko da taldea zuzentzen.