Ordiziako Jabekuntza Eskolaren jai-topaketa
Bihar da ikasturte amaierako ekitaldia, 18:00etan hasita.

Bihar, 18:00etan, Jabekuntza Eskolan ikasturte amaierako jai-topaketa egingo dute, Bea Egizabalek girotuta. Aurretik Batukadarekin abiatuko dira Plaza Nagusitik Jabekuntza Eskolara arte. Festan parte hartzeko izena eman behar da: https://labur.eus/kcr5c2x4 loturan edo jabekuntzaeskola@ordizia.eus helbidean.
Bestalde, ekainaren 16ean Irakurketa Feminista Klubaren saioa izango da Jabekuntza Eskolan, 18:30ean. Maria Sanchez idazlearen Tierra de mujeres liburua landuko dute. Elebiduna da saioa.