Sustraiak taldearen 50 urteak ospatzeko jaialdirako entseguak gaur hasiko dira
Astearteetan eta larunbatetan izango dira. Taldeko kide izan direnak, ikastaroetan parte hartu dutenak eta musikariak elkartuz, urriaren 11n egingo dute jaialdi handia.

Gaur hasiko ditu Sustraiak dantza taldeak urriaren 11ko Mende erdi herria dantzan jarriz izeneko jaialdirako entseguak. Astearteetan 20:00etan eta larunbatetan 17:00etan izango dira, taldearen lokalean.
Dantza taldea bere 50, urteurrena ari da ospatzen aurten, eta urte osorako hainbat ekitaldi antolatu ditu. Urriaren 11koa, jaialdi handi bat izango da, eta bertan, 50 urte horietan taldekide izan direnak, taldeak eskaini dituen ikastaroetan parte hartu dutenak eta ondoan izan dituzten musikariak elkartuko dira. Horientzat guztientza daude guztiei zuzenduta gaur hasiko diren entseguak.