Xabier Ortiz de Luzuriaga BTT martxako argazkiak ikusgai
Antolatzaileek 789 irudiz osatutako bilduma bat osatu dute. Aurten 20 urte bete ditu mendi bizikleta ibilaldiak, eta "arrakasta hutsa" izan da, 300dik gora partaiderekin eta egun osora zabaldutako festarekin.

Xabier Ortiz de Luzuriaga gogoratzeko mendi bizikleta martxako 789 argazki ikusgai jarri dituzte antolatzaileek, eta ikusgai daude flickr-en zintzilikatutako albumean. Argazkiak Jose Venegas argazkilari legazpiarrarenak dira.
Aurten 20 urte bete ditu BTT ibilaldi honek, eta antolatzaileen esanetan, “arrakasta hutsa” izan da. Eguraldiak lagunduta, 300dik gora txirrindularik izan zuten Legazpiko mendietan zehar prestatutako ibilbideaz gozatzeko aukera. 20. urteurrena ospatzeko, egun osoko festa ere antolatu zuten, haurrentzako puzgarriekin, paella bazkariarekin, txarangaren kalejirarekin eta musika kontzertuekin.