Bidearte etxea birgaitzeko proposamenak, ekainaren 13ra arte
Proiektuaren idazketa eta obra zuzendaritza esleitzeko deialdia egin du Zaldibiako Udalak.

Euskadiko kontratatzailearen profila dela medio, Zaldibiako Santa Fe kalean dagoen Bidearte etxea (Estanko etxea) birgaitzeko obra-exekuzioaren proiektuaren idazketa eta obra zuzendaritza esleitzeko deialdia egin du Zaldibiako Udalak. Ekainaren 13a ezarri du eskaintzak aurkezteko azken egun gisa, eta azaldu du 13:00ak alderako itxiko dela proposamenetarako epea.
Besteak beste, proposamen horiek aurkezteko bete behar diren ezaugarri teknikoak eta baldintza administratiboak zeintzuk diren ikusteko eta eskaintzak aurkezteko galdetegia lortzeko, Izenpera jotzea aholkatu dute, edo bestelako galderak izanez gero, udaletxera.