Mala Biela, Expansion eta Kalean, Xabier Ortiz BTT martxa girotu zuten musika taldeak
Joan den larunbatean jo zuten, mendi bizikleta martxaren 20. urteurrena ospatzeko. Hegialde musikaz bete zen, aste honetan hasiko diren jaien atarian.

Musikak hartu zuen Hegialde joan den larunbatean. Xabier Ortiz mendi bizikleta martxak 20 urte betetzen zituela eta, antolatzaileek egun osoko festa prestatu zuen, eta musika izan zen osagaietako bat. Arratsaldean hasi eta goizaldera arte, txaranga batek eta Mala Biela, Expansion eta Kaleak taldeek jo zuten Laubideko kale nagusian jarritako kioskoan.
Mala Biela taldearen emanaldia berezia izan zen, garai batean Mala Hierba izenarekin jo zuten taldekideetako batzuk berriz ere oholtzara igotzeko elkartu zirelako. Musikariak Xabier Ortiz de Luzuriagaren kuadrillakoak ziren, eta hari eskainitako abestia sortu eta larunbateko emanaldian aurkeztu zuten, hainbat lagun oholtzara igo eta ondoan zituztela.
Expansion taldea ere aspaldikoa da, eta duela urte batzuk utzita zuen jarduera, baina okasiorako elkartu zen berriz ere, eta gauean jo zuen, Kalean taldearen aurretik.

Kalean taldea. ARGAZKIA: Josu Altzelai

Expansion taldea. ARGAZKIA: Josu Altzelai