Miren Urtzelai da Legazpiko udal egutegiko maiatzeko irabazlea
Hilabete horretan asmatu beharreko hitza Santikutz zen, herriko jaiena, hain zuzen. Saridunak Legazpin gastatzeko 50 euroko txartela jaso du.

Miren Urtzelai izan da Legazpiko udal egutegiko maiatzeko irabazlea. Bertso Olariek egindako bertsoan ezkutatutako hitza Santikutz zen, herriko jaiei erreferentzia eginez, eta udalak jaso dituen 78 erantzun zuzenen artean egindako zozketan, Urtzelai suertatu da irabazle Urtzelai. Herrian gastatzeko 50 euroko txartela jaso du sari gisa, eta Oscar Valbuena zinegotziak entregatu dio. Ekaineko lehiaketa dago martxan orain.
Apirileko irabazlea, berriz, Rosa Maria Moron izan zen. Orduan danborrada zen asmatu beharreko hitza, eta 84 erantzun zuzen jaso zituen udalak. 50 euroko saria Miryam Galilea zinegotziak eman zion.
Santikutzak zein danborrada, legazpiarrak harro sentitzeko herriko bi ezaugarri edo adierazle dira. Horrelako hamabi adierazle aukeratu dituzte aurten egutegiko lehiaketarako, eta Bertso Olariak eskolako kideek egindako bertsoetan ezkutatu dituzte.