Nikolas Lekuona argazki lehiaketako saridunak
Jose Antonio Palaciosek irabazi du lehen saria. Ekainaren 15ean argazki rallya antolatu du Ordizian Ortzadar Argazki Elkarteak.

Ortzadar Argazki Elkarteak antolatzen duen Nikolas Lekuona argazki lehiaketak baditu irabazleak. Lehiaketa honen berezitasuna, papereko argazkien lehiaketa izatea da. Lehiaketara aurkeztutako argazkiak kalitate oso handikoak izan dira eta epaimahaikideek zaila izan dute azken erabakia hartzea. Azkenean, sailkapena horrela geratu da: irabazlea, Juan Antonio Palaciosen Retrato de una sardina; bigarrena, Carlos Friasen Familia; eta hirugarrena, Jose Vengasen Flamenca. Herritar onenaren saria Josemi Romerorentzat izan da, Mirall argazkiarekin.
Lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa ikusgai dago Barrenan.

Jose Antonio Palaciosen ‘Retrato de una sardina’.Jose Antonio Palacios

Carlos Friasen ‘Familia’ argazkia.Carlos Frias.

Jose Vengasen ‘Flamenca’.Jose Vengas.

Josemi Romerorentzat izan da herritarren saria, ‘Mirall’ argazkiagatik.Josemi Romero.
Rallya, ekainaren 15ean
Ortzadarrek ekainaren 15ean du hurrengo hitzordua, Ordiziako Plaza Nagusiaren estalkiaren mendeurreneko ekintzekin lotuta, argazki rallya antolatu baitu lehenengo aldiz, Herriz Herri argazki rallyen txapelketaren barruan. Izen-ematea egunean bertan da, Barrenan, 09:00etatik 09:45era.