Bertso saioa Itsasondon
Aner Peritz zarauztarra, Nerea Elustondo legazpiarra, Beñat Gaztalumendi añorgarra eta Idiazabalen bizi den Oihana Iguaran villabonarra ariko dira bertsotan. Dohainik da.
Nerea Elustondo bertsolari legazpiarraGotzon Aranburu Bihar ostirala, 18:30ean hasita, bertso saioa izango da Itsasondoko pilotalekuan. Lau bertsolari ariko dira Maitane Legarreta gai-jartzailearen esanetara: Aner Peritz zarauztarra, Nerea Elustondo legazpiarra, Beñat Gaztalumendi añorgarra eta Idiazabalen bizi den Oihana Iguaran villabonarra. Saioa dohainik da.













