Izadi Zaleak Euskal Herriko erdigunera joango da igandean
Egun osoko irteera izango da, eta gaur eman daiteke izena. Aurreko asteburuan haurren finalista eguna ospatu zuten, eta orientazio ikastaroa eta jokoak egin zituzten Kimu-berrin.

Izadi Zaleak elkarteko mendizaleak Euskal herriko erdigunera joango dira igandeko irteeran. Nafarroan dago Euskal Herriko erdigunea, eta Unanu herritik atera eta Lizarragako portuan bukatuko duten ibilaldian zeharkatuko dute legazpiarrek, Beriain mendia igaro eta gero.20 kilometroko ibilbidea izango da, eta 950 metroko desnibelekoa.
Egun osoko irteera izango da, 07:00etan elkartetik irtenda, eta bazkalondoan itzulita. Izena eman behar da whatsapp bidez 943 73 11 68 zenbakian, eta gaur 18:30etik 19:30era, elkarteean bertan.
Finalistak eta orientazioa
Aurreko igandea haurrei eskaini zien Izadi Zaleak elkarteak, Kimu-berri elkartearen inguruan ospatutako Finalisten egunarekin eta orientazio ikastaro eta probekin. Diplomak banatu zizkieten haurrei, eta gehienek, David Guerreirok emandako azalpenen ondoren, orientazio probetan parte hartu zuten.