Klima aldaketari buruzko erakusketa bihar Legazpin
Goierri garaiko herrietan egun hauetan ospatzen ari den Aste Berdearen barruan kokatzen da. Gaur Urretxun egon da, larunbatean Zumarragan, eta igandean Ezkion.

Goierri garaiko herrietan egun hauetan ospatzen ari den Aste Berdearen barruan, bihar klima aldaketari buruzko erakusketa egongo da ikusgai Legazpiko azokan, Euskal Herria plazan, 11:00etatik 13:00etara. Klima aldaketaren aurkako beste borroka bat: egokitzapena da erakusketaren izenburua. Bertan, gai horren inguruan hausnartzeko aukera izango da.
Gaur Urretxun egin dute erakusketa, Gernikako Arbola plazan, azoka eguna dela baliatuz. Larunbatean Zumarragan izango da erakusketa hori, 11:00etatik 13:00etara Euskadi plazan, eta igandean Ezkion, Etxeberrialde kalean, 12:30etik 12:30era.