Garbiñe Alustiza eta Itoitz Alustiza, Goierriko bola txapeldunak
Zegaman jokatu da aurten lehenengo aldiz Goieriko bola txapelketa. Sagoits Iglesiak irabazi du txapela gazteen mailan.

Egun osoko jardunaldiaren ondoren, atzo arratsaldean erabaki zen Zegamako Txarape bolatokian nortzuk diren aurtengo Goierriko bola txapeldunak. Garbiñe Alustizak eta Itoitz Alustiza dira txapeldun berriak. Gazteen mailan, Sagoitz Iglesiak jantzi zuen txapela.
Belatxingak bolari elkarteak antolatu zuen txapelketaren finala, eta aurten lehen aldiz jokatu da Zegaman, behin bolatokia estali eta gero, hori baita horrelako txapelketen egoitza izateko baldintza. Kanporaketak Olaberrian, Legazpin, Mutiloan, Gabirian, Zerainen, Seguran eta Idiazabalen jokatu dira aurretik.
Txapelketa honetan lehen hiru sailkatuek jaso dituzte sariak, baina opari ugari ere banatu zituzten antolatzaileek partaideen artean.
Sailkapena:
Emakumezkoak
1. Garbiñe Alustiza
2. Aitziber Makazaga
3. Nekane Etxeberria
Gizonezkoak
1. Itoitz Alustiza
2. Josu Lazkano
3. Egoitz Berasategi
Gazteak
1. Sagoitz Iglesia
2. Ander Etxebeste
ARGAZKIAK: Iker Altzelai eta Belatxingak bola elkartea


























