Berjaldegi auzoko jaiak ospatu dituzte, hirugarrenez

Jai giro ederrean eta eguraldia lagun ospatu zuten larunbatean Berjaldegi auzoko jaia hirugarren urtez. Eguerdian bota zuten jaiei hasiera mean zien txupinazoa. Mari Karmen Elorza, Maite Bermejo eta Mari Karmen Arrondi izan ziren aurtengo pregoilariak. Toka txapelketa izan zen gero, Legazpiko Elustondo anai-arrebak trikitilariek alaituta. Aurtengo berrikuntza izan da hamaiketako irekia, nahi zuen guztiarentzako irekita.
Auzotar ugari elkartu da aurten ere auzo bazkarira eta ondoren, bingoa eta umeentzako jolasak izan ziren. Dj. Etxenikeren dantzaldiak eman zion amaiera festari, arratsaldean.
Argazkiak: Angel Elorza eta Arkaitz Apalategi.