2025/6/9

Futbola

Portugalete mendean hartuta, igoera gertuago du Beasainek

Bengoetxearen golari esker, Bigarren Federazio mailara igotzearekin amesten jarrai dezake Beasainek. Hurrengo asteburuan, CD Cortes taldearen aurka jokatuko dute. Batzar Nagusia deitu du klubak ekainaren 27an.

CAFek kontratu berri bat lortu du Taiwanen

23 Urbos tranbia hornitzeko izango da, 200 milioi euro artekoa izan daitekeena.

ESKU-PILOTA

Beasain finalerdietara sailkatu da Herriartekoan

Etxean hiru partidetatik bi irabazi arren, Zaldibia kanporatu egin du Hernanik. Azken horien aurka ariko da finalerako lehian Beasaingo taldea.

Iñaki Gurrutxaga
Merkataritza

Legazpiko Mimaru lora denda eta Ordiziako Garin okindegia, Gipuzkoako hamar bitxien artean

Gipuzkoako Merkataritza Ganberak emandako sariak dira, herri bozkaz aukeratutakoak. Joan den ostiralean jaso zituzten aipamenak, Gipuzkoako Merkataritza Enpresen Sarien 31. edizioan.

BERTSOLARITZA

Mende laurden bat bertsoa hedatzen

Orain dela 25 urte Legazpin "parranda giroan" bertsotan aritzen zen gazte talde batek Bertso Olariak bertso eskola sortu zuen. Helduen talde bat sortu zuten aurrena, eta haurrena gero.

Laida Goiburu
Txirrindularitza

Ordiziako Klasikoan, 21 talde

Antolakuntzak uztailaren 25eko 102. Ordiziako Klasikoan parte hartuko duten txirrindulari taldeen berri eman du.

Hezkuntza

Arartekoaren ebazpena, Ordiziako ikastetxeetan "ikasleen banaketan oreka sustatzeko"

Arartekoak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari gomendatzen zaio behar diren neurri zuzentzaileak har eta bultza ditzala "Ordizian funts publikoekin lagundutako ikastetxeetan ikasleen banaketan oreka sustatzeko eta eskola-segregazioko egoerak saihesteko".

Txirrindularitza

Naxara Odriozola eta Maixa Odriozola, Espainiako Txapelketara

Beasaindarra Euskadiko Txapelketako onena izan da, eta ataundarrak hirugarren postua eskuratu du. Biek jokatuko dute Espainiako Txapelketa, uztailean.

Izaro Villarreal

Udako zaintza zerbitzuan leku libreak daude

Uztailaren 1etik 24ra egongo da martxan, 08:00etatik 09:30era, LHko 1 eta 4 maila bitarteko ikasleentzat.

Literatura

31. Kimetzen Kontaketa lehiaketak baditu irabazleak

Euskaraz idatzitako hiru lanen artean saritua, Iñigo Legorburu Arregi hernaniarraren 'Eskutik' izan da, eta gaztelerazkoan Agustin Garcia Aguado madrildarraren 'Marcelo'.

Legazpiko kulturen arteko eguna prestatzen jarraituko dute asteazkenean

Festa eguna antolatzeko hurrengo bilera etzi egingo dute, herritar guztiak gonbidatuta. Aurten, urriaren 18an izango da.

Aramako Idi Pest jaialdia, uztailaren 11n

Bi talde izango dira Idi Pest jaialdian, Aramako parkean: Mugan, eta Tapia eta Leturia Banda.

Agorreko Santikutzak prestatzeko lehen bilera, bihar

Kultur Etxean izango da, eta legazpiar guztiak daude gonbidatuta iritziak eta proposamenak ematera.

Errugbia

Fernando Lopezen itzulera Ampo Ordiziara

39 urte ditu harroin argentinarrak; 108 kilo eta 1,80 metro. 2025-2026 denboraldirako OREk iragarri duen bigarren fitxaketa da.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa